Nafarroako Kultura

1. Irati.

Iratiko oihana Euskal Herriko basorik handiena da, Europako pagadi-izeidi handienetan bigarrena. Guztira 17.000 bat hektarea ditu, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroa Garaian. Pirinioetako bi aldeetara dago Iratiko oihana, Orhiko gainetik Orbaizetako lurretaraino, Aezkoako mendebaldean. Pago eta izeiez gainera, ugari dira pinuak eta arteak. Hango zuhaitz espezie batzuk otsalizarra, astigarra, sahatsa, ezkia eta zumar hostozabala dira; eta, zuhaixken artean, ezpela, hurritza, gorostia, elorri zuria, ipurua eta basarana. Baso gaztea da, orain dela 12.000 urte sortua. Mitologiari dagokionez, basoa Euskal Herriko elezahar eta mitoen gune garrantzitsua da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat.

2. Zugarramurdiko leizeak

Zugarramurdiko leizeak edo “Sorginen Leizeak” Nafarroako ipar-mendebaldean dauden kobazuloak dira. Zehazki, Zugarramurdiko udalerriaren erdigunetik hurbil daude, Xareta izeneko eskualdean inguru interesgarria osatuz Sarako eta Urdazubiko leizeekin batera. Leizeez gain Zugarramurdiko Sorginen Museoa ere bisitatu daiteke, bata bertzearengandik hulbil baidaude.

Batik bat ezagunak dira orain dela 400 bat urte Inkisizioak han bildutako hainbat pertsonen aurka egindako Zugarramurdiko sorginkeria prozesuagatik, sorgintzat hartuta erailda izan zirenak.

3. Erriberriko Errege Jauregia

Erriberriko Errege Jauregia edo Erriberriko gaztelua Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, XIII. eta XIV. mendeetan Erriberrin eraikitako eraikin militarra. Karlos Noblearen erregealditik aurrera Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago. Alboan, atxikia du Andre Maria Erreginaren eliza.