Iparraldeko Kultura

1. Donibane Lohizune

Donibane Lohizune Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Bizkaiko golkoko itsasertzean eta Donibane Lohizuneko badian kokatua, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Baionatik 23 bat kilometrora dago, probintziako mendebaldean. Udatiarren egonleku ezaguna da. Zalantzarik gabe, Lapurdiko kostal­dean identitate euskalduna hobekien gorde duen herria da.

2. Donibane Garazi

Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburua da, Donejakue Bidean kokatua. Bertakoak garaztarrak dira. Kantonamenduko hiriburua izateaz gain, lurraldeko eskualdeetariko bat den Garaziko hiriburua ere bada. Errobi ibaiak zeharkatzen du Donibane Garazi. 2013. urtean 1.527 biztanle zituen.

3. Baiona.

Baiona (ofizialki: Bayonne) Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren hiririk jendetsuena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera, BAM izeneko gune metropolitarra osatzen du. 

2017. urteaz geroztik Euskal Hirigune Elkargoaren hiriburua da eta erakunde honetako egoitza nagusia hiri honetan dago. 

Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaro zena. XI. mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten. Baionak goiburua nunquam polluta du (euskaraz, «inoiz ez zikindua»), mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerek, gutxienez, porrot egin zutelako.