Gipuzkoako Kultura

1. Zumaiako flysch-a 

Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea edo Deba-Zumaia flyscha euskal kostaldeko marearteko zabalgune bat da, flysch batean eratua, ingurune garrantzitsua bertako biodibertsitateagatik eta mundu mailako erreferentzia geologikoa izateagatik. Zortzi kilometrotako itsaslabar tartea du, eta hauek abrasio plataformez osaturiko oinarriak dituzte. Ekosistema hau elementu geologiko, paisajistiko eta natural bereziek osatzen dute. Bertako flyschak garrantzi geologiko handia du, bertan ondo ikus baitaiteke Paleozeno-Eozeno muga eta K-T muga. Paleozeno garaiaren zabalera osoa hoberen ikusten den munduko lekua izendatu zuen Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak. Horretaz gain, dano-selandiar eta selando-thanetiar mugek ere bertan dute euren estratotipoa.

Deba eta Zumaia arteko itsasertza babestutako biotipoa da 2009tik, bere natur-balio handiarengatik. Babestutako gunea Debako Haitzandi eta Zumaiako Haitzabal tartean dago.
Historia geologikoan Euskal Herria urpean egon da. Momentu batean itsaso azpian zeuden harriak tolestu eta azaleratu egin ziren, eta gaur egun ikus daitekeen erliebea osatu zuten. Zerikusia du Pirinioetako mendilerroaren eraketarekin.

2. Kontxa Hondartza

Kontxa Donostiako hiru hondartzetako bat da,izen bereko badiaren ekialdean dagoena, arku bat eratuz. Mendebaldeko muturrean, Ondarreta hondartzarekiko muga du Loretopea eta iparraldeko muturrean. Donostiako portutik eta Donostiako udaletxetik gertu dagoen Klub Nautikoaren eraikina du muga. Izan ere, badiak maskor forma duelako eman zitzaion Kontxa izena.1.350 metro inguru luze da, eta batez beste 70 metroko zabalera eta 54.000 m2ko azalera ditu. Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio. Bere luzera osoan hormek bereizten dute lehorretik, eta hormen gainean Kontxa pasealekua Alderdi Ederlorategia daude. Donostiarren aisialdi eta kirolgune garrantzitsua da, zerbitzu ugari eskaintzen ditu eta hiriaren turismo erakargarri nagusienetakoa da, udan bereziki. Hondartza inguratzen duen eskubanda hiriko ikur bilakatu da.

3. Topic Tolosa

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa, Txotxongiloen arte eta ogibideari eskainitako zentroa da. Bere helburua txotxongiloen artea sustatzea, zabaltzea, dokumentatzea eta ikertzea da, baita birziklapen profesionala eta formakuntza. Beraz, txotxongilo ondarearen kontserbazioaz gain hauekin zerikusia duen edozertaz arduratzen da. Zentroa Txotxongilolarien arteari eskainitako Europa guztiko bakarra da. Topic (ingelesezko akronimoaren errferentzia, Tolosa Puppet Intrenational Center) Tolosako Ekinbide Etxeak kudeatzen du eta arlo ezberdinetako pertsonaiak osatzen duten aholkularitza kontseilu batek