Bizkaiko Kultura

1. Guggenheim

Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da, Bilbon (Bizkaia) kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du, munduko beste bost museo bezala. Zuzendaria Juan Ignacio Vidarte da.

2. Bizkaiko Zubia

Zubi esekia geografia oztopoak igaro ahal izateko eraiki ohi den zubi mota bat da. Lehenbiziko zubi esekiak K.a. 100. urte inguruan eraikitakoak dira, halere gaur egungo zubi esekien jatorria XIX. mendean kokatu daiteke, garaian hartan altzairuzko kable ugariz osatutako arku alderantzikatuez osatutako zubiak eraikitzen hasi baitziren, kable hauetan eta tenkatzaile bertikalen bidez zubiaren taula eta plataformak zintzilikatu ohi dira.

3. San Mamés

San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Herri hizkeran Katedrala ezizenez ezaguna da. 2015eko azaroaren 5ean, San Mames 2015. urteko munduko kirol-eraikin hoberena izendatua izan zen Singapurren ospatutako World Architecture Festival kongresuan.