Arabako Kultura

1. Añanako Gatz Harana

Añanako Gatz Harana Arabako Añana udalerrian dagoen barnealdeko gatzaga da, plano triangeluarreko haran estu baten hondoko 120.000 m² (gutxi gorabehera) hartzen dituena. Haranaren alderik garaienean dauden lau iturburutako ur gazia erabiltzen da gatza ekoizteko. Horretarako, gatzuna larrainetaraino garraiatzen da. Plataforma horietan, jalkitzen uzten da, eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu dadin eta, hala, gatza atera dadin. Gatz-ustiaketa IX. mendetik dokumentatua dago, eta, XX. mendearen erdialdean gainbehera-prozesu azkar bat izan ondoren, 2000. urtean erakundeek sustatutako plan zuzentzaile bat abiarazi zen, gatzaga modu integralean berreskuratzeko xedez. Hala, gatz-fabrika zaharra produktu turistiko eta gastronomiko garrantzitsu bihurtu da, 2010etik aurrera gatza komertzializatzen hasi baita, irabazi-asmorik gabe. 1984an Monumentu Historiko Nazional izendatu zuten, eta 1990ean Interes Kulturaleko Ondasun. 1998an UNESCOren World Heritage Tentative List zerrendan sartu zuten, eta 2002an, berriz, garrantzi internazionaleko hezeguneak babesteko Ramsar hitzarmenean sartu zuten.

2. Gasteizko Santa Maria katedrala

Gasteizko Santa Maria katedrala edo Katedral Zaharra hiriburu arabarraren alde zaharrean dago, Buruileria plazaren gainean. Gasteizko hirigune historikoaren iparraldeko muga da. Alboan izen berdineko Santa Maria eliza du. Katedral zaharra izena hartzen badu, XX. mendekoa den Katedral Berriarekin ez nahasteko da. 2007an Ken Follett galestar idazle ospetsuak bere World Without End (Amaierarik Gabeko Mundua) liburua idazteko katedral honetan oinarritu zen.

3. Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako natura parkea Araba eta Bizkaia arteko Gorbeia mendiak (1.481 m) menderatzen duen 20.016 hektareako lurraldea da. Euskal Herriko parke naturalik handiena da. Borda bat Gorbeiako natura parkearen iparraldean. Baserri izandakoa, egun aziendak gordetzeko. Eusko Jaurlaritzak 1994ko ekainaren 21ean izendatu zuen natura parke.